2009/05/16
WILLOW eta 80. HAMARKADAKO HAUR ETA GAZTEENTZAKO FILMEAK
Nire 5 urteko Maialentxurekin Willow ikusten ari gara bigarren aldiz. Willow Geoge Lucasek ekoiztutako pelikula da, Ron Howard-ek zuzenduta (El Codigo da Vinci, Angeles y Demonios, Una Mente Maravillosa, Apolo 13) eta Val Kilmer aktore nagusiaren papera, bere bizitzako lanik barregarriena, ez dakit nola ez zuen jarraitu bide horretatik.
Pelikularen generoa ezpatako abentura fantastikoan kokatuko nuke: printzesak, sorginak, zaldunak, trollak, ipotxak, iratxoak. Pelikula dibertigarria, paisai ederrez beteta, umora duena, pertsekuzioak, magia, garaiko efektu bereziak. Gaur egun oraindik primeran ikus daitekeen lana eta oraingo produktu asko baino hobeto dagoena.
Antzeko filme asko ikusi genituen pantaia handian 80 hamarkadan, nik zerrendatxo hau osatu dut zuen seme-alabarekin gozatzeko. Batzuk beste batzuk baino ezagunagoak egingo zaizkizue, denak gomendatzen dizkizuet nahiz eta baten bat 5 urteko haur batentzat gurasoren bati egokia ez iruditu.Zuena gehi dezakezue nahi izanez gero.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario