Mostrando entradas con la etiqueta Sueños de Juventud. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sueños de Juventud. Mostrar todas las entradas

2010/01/18

IRUZKIN SALDA I

Ezinezkoa egiten zait ikusten ditudan pelikula guztien iruzkina egitea. Beraz "microblogging" egin beharko dut hemendik aurrera.

Vacaciones de Ferragosto: Nahiko ezaguna egin da hainbat zinemalditan. Pelikula italiarra. Hirugarren adinarekin lotutako arazoak ukitzen ditu. Niri aspegarria egin zitzaidan, geldoa, humore finegia... Ez ninduen hunkitu, agian bikoizketagatik edo?

Sueños de Juventud:
Hau filme Txekiarra da. Irakasle baten bizitzaren azken etapa kontatzen du. Irakasle izateari utzi eta hainbat lanetan saiatzen da ilusioz beterik. Pelikula arina da, humore asko du eta Praga pantailan ikustea ederra izaten da beti. Zuen gurasoentzat jaitsi.

Gomorra: Orain dela asko egon zen pil-pilean. Ikusi duten lagunek ez dute gustuko izan era orain badakit zergatik. Pelikula baino mafiako errealitate gordinaren dokumentala delako eta errealitatean askotan ez dago amaiera zoriontsurik. Niri entretenigarria eta interesgarria iruditu zait.

District 9: Bere garaian ez nuen zinean ikusi eta azkenean DVDra ailegatu da. Zientzia fikziozko pelikula bat bada ere, dokumental itxura du ere, baina oraingo honetan estetikoki oso nabaria da. Gaur egungo eta iraganeko konflikto eta banaketa xenofoboak kritikatzeko bide bat da: Apartheida, Palestinako errefuxiatuak... Oso pelikula freskoa.



Man on the Wire: Oraingo hau dokumental bat da. Philippe Petit funanbulistaren egitekoa edo balentria kontatzen du. Bere ametsa Dorre Bikiak kable baten gainean zeharkatzea zen eta, legez kanpokoa bazen ere, lortu egin zuen. Dokumentalak sari asko jaso ditu, Oscarra tartean. Atentzioa deitu zidan "ero" hauen erronka batekiko ilusioa eta sentsibilitate berezia. Deigarria da lagun batek nola egiten duen negar istorioa kontatzean. Bitxikeri moduan esan Phipippe Petit Logroñon egon dela Actual dela eta.

Hurrengoa... akziozko pelikulen kritikak...