Aspergarria bider bi. Honela laburbilduko nuke Michael Claytonen eta The Bourne saga osoaren zuzendaria den Tony Gildroyren lan hau.
Oso aktore ezagunak ditu: Clive Owen eta Julia Robers. Clive Owen oso paper onak egin ditu bere bizitzan (Los Hijos de los Hombres onenetakoa nire ustez, ikusi beharreko pelikula, apunta ezazue), baina honetan tonto aurpegia jartzearekin nahikoa du soldata irabazteko. Julia Robers, ba, operazioak eta gero oso aurpegi arraroa geratu zaio eta bera agertzen denean Julia Robers besterik ez dut ikusten, berdin du egiten duen papera. Tom Wilkinson ere papertxoa du, azkenaldi honetan "peli" guztietan agertzen zaigu aktore hau!
Filmea espioiei buruz da, enpresen arteko espioitza, joko bikoitza (hortik hartzen du izena fimeak), espioien arteko mesfidantza, norabide aldaketak argumentuan, flashback-ak istorioa osotasunean ulertu eta argitzeko. Betiko kontuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario