
"L enquete corse" edo hemendik itzuli den bezala, El archivo corso, pelikula frantziarra da. Aktore ezagunak ditu, Jean Reno eta Christian Clavier, Los visitantes pelikula arrakastatsuaren bikotea hain zuzen ere.
Komedia arin hau Korsikan gertatzen da, bertara Pariseko detektibe pribatu xelebre bat Korsikara doa lantxo bat egitera . Kontua da detektibea engainaturik joaten dela eta ez dela konturatzen poliziak erabiltzen duela borroka armatuko lider bat aurkitzeko (Jean Reno). Aitzaki honekin korsikako berezitasunetan edo oinarritutako hainbat topikorekin barregurea sortu nahi dute: hizkuntza, izateko era itxia, herriko kantak, polizia eta talde independisten arteko "polizia eta lapurren" jolasa...
Pelikula ez da batere ona baina euskaldunontzat kuriosoa izan dakiguke, Euskal Herriko ikuspegitik hainbat analogiak ateraratzeko balio dezakeelako batipat. Bestalde, eta hau da idaztea bultzatu nauena, pentsatzen dut ezinezkoa litzateke Espainian honelako pelikula bat ekoiztea, hots, gatazka armatua komedia klabean planteatzen duen pelikula. "Vaya Semanitakoek" zuzenduta, baliteke...
No hay comentarios:
Publicar un comentario