2009/03/01
TROPA DE ÉLITE (2007)
Brasilen izugarrizko arrakasta lortu duen pelikula dugu hau, arrakasta eta baita eztabaida sutsua ere. Ezkertarrientzat tortura eta estatuko indarkeria justifikatzeagatik, eskuinarrentzat ordea filmeak ez du hango poliziaren erretratu fidelik egiten.
Ciudad de Dios ikusi zutenentzat esan azken hau horren beste aurpegi edo "kontrako alderdia", hots, fabelak kontrolatzeko sortu duten poliziako talde berezi batena, erakusten du. Hori dela eta Ciudad de Dios-en osagarria dela esan daiteke.
Orain, bi filmeak ezberdinak dira oso. Bigarren hau, amerikar, edo britaniar?, produktuen estetika jarraitzen du: protagonistaren off-eko boza, akziozko eskenak, musika kañeroa, El Sargento de Hierro edo antzeko lanen usaia (Señor, sí señor, esatea falta zitzaien) edo polizia ustelduen inguruan ikusi ditugun mila lanen zaporea. Momentu batzuetan pastiche ulergaitza otu zait. Hala ere Tropa de Elitek Berlingo Urrezko Harza irabazi zuen.(!)
Nascimiento kapitaina eta bere eliteko troparen ingurukoak faszismoari kantu bat dirudizkit. Tropa honetakoak ez dira polizia ustelak, baina lehenengo tiro egin eta gero galdetu egiten dute, eta galdetzeko duten sistema berezi samarra da: plastikozko poltsa bat buruan jarri eta kolpeka hastea. Agian batek esango du faveletako lege-hausteak, hilketak eta droga salmenta gelditzeko modu bakarra dela: salbuespen egoeren aurrean, salbuespen neurriak behar direla, hain zuzen ere. Eztabaidarako beta emango digu beraz lan honek.
Bi burutapen bukatzeko: Lehenengoa Brasilgo klase desberdinen artean dagoen banaketa sozioekonomikoa eta fisikoa. Imaginaezina dirudi baina guztiz erreala tamalez. Bigarrena, porroa erretzen duten erdi edo goi mailako gazteei favelen biolentzia bultzatzea egozten die polizia batek, hauek favelako gaizkileak bezain errudunak omen dira pertsonaia honen ustetan. Gai mamitxuak garai batean egiten ziren zine-forum baterako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario