2009/03/22

DUPLICITY (2009)


Aspergarria bider bi. Honela laburbilduko nuke Michael Claytonen eta The Bourne saga osoaren zuzendaria den Tony Gildroyren lan hau.

Oso aktore ezagunak ditu: Clive Owen eta Julia Robers. Clive Owen oso paper onak egin ditu bere bizitzan (Los Hijos de los Hombres onenetakoa nire ustez, ikusi beharreko pelikula, apunta ezazue), baina honetan tonto aurpegia jartzearekin nahikoa du soldata irabazteko. Julia Robers, ba, operazioak eta gero oso aurpegi arraroa geratu zaio eta bera agertzen denean Julia Robers besterik ez dut ikusten, berdin du egiten duen papera. Tom Wilkinson ere papertxoa du, azkenaldi honetan "peli" guztietan agertzen zaigu aktore hau!

Filmea espioiei buruz da, enpresen arteko espioitza, joko bikoitza (hortik hartzen du izena fimeak), espioien arteko mesfidantza, norabide aldaketak argumentuan, flashback-ak istorioa osotasunean ulertu eta argitzeko. Betiko kontuak.

2009/03/09

EL ARCHIVO CORSO


"L enquete corse"
edo hemendik itzuli den bezala, El archivo corso, pelikula frantziarra da. Aktore ezagunak ditu, Jean Reno eta Christian Clavier, Los visitantes pelikula arrakastatsuaren bikotea hain zuzen ere.

Komedia arin hau Korsikan gertatzen da, bertara Pariseko detektibe pribatu xelebre bat Korsikara doa lantxo bat egitera . Kontua da detektibea engainaturik joaten dela eta ez dela konturatzen poliziak erabiltzen duela borroka armatuko lider bat aurkitzeko (Jean Reno). Aitzaki honekin korsikako berezitasunetan edo oinarritutako hainbat topikorekin barregurea sortu nahi dute: hizkuntza, izateko era itxia, herriko kantak, polizia eta talde independisten arteko "polizia eta lapurren" jolasa...

Pelikula ez da batere ona baina euskaldunontzat kuriosoa izan dakiguke, Euskal Herriko ikuspegitik hainbat analogiak ateraratzeko balio dezakeelako batipat. Bestalde, eta hau da idaztea bultzatu nauena, pentsatzen dut ezinezkoa litzateke Espainian honelako pelikula bat ekoiztea, hots, gatazka armatua komedia klabean planteatzen duen pelikula. "Vaya Semanitakoek" zuzenduta, baliteke...

2009/03/03

MI NOMBRE ES HARVEY MILK

Oscarretako sari banaketan Sean Penn-ek pelikula honengatik sari bat jaso zuela jakin nuenean, berau ikusteko interesa piztu ninduen. Gustoko ditut aktore honen lanak baita zuzendu dituen pelikula zenbaitzu.

Benetako historio batean oinarritua dago, Estatu Batuetan publikoki bere homosexualitatea azaldu zuen lehenengo politikoa izan genuen Harvey Milk hau. 70 hamarkadan gizon honek gidatuta hasi zen homosexualen borroka, garai hartako gizarte erabat intolerante hartan (gaur egun daukagunaz ere beste egun batean eztabaidatu dezakegu).

Ikustea merezi du, bi ordutako filma da eta erdialdean erritmo pixka bat galtzen badu ere, amaierak ez dizue indiferente utziko.

2009/03/01

TROPA DE ÉLITE (2007)



Brasilen izugarrizko arrakasta lortu duen pelikula dugu hau, arrakasta eta baita eztabaida sutsua ere. Ezkertarrientzat tortura eta estatuko indarkeria justifikatzeagatik, eskuinarrentzat ordea filmeak ez du hango poliziaren erretratu fidelik egiten.

Ciudad de Dios
ikusi zutenentzat esan azken hau horren beste aurpegi edo "kontrako alderdia", hots, fabelak kontrolatzeko sortu duten poliziako talde berezi batena, erakusten du. Hori dela eta Ciudad de Dios-en osagarria dela esan daiteke.

Orain, bi filmeak ezberdinak dira oso. Bigarren hau, amerikar, edo britaniar?, produktuen estetika jarraitzen du: protagonistaren off-eko boza, akziozko eskenak, musika kañeroa, El Sargento de Hierro edo antzeko lanen usaia (Señor, sí señor, esatea falta zitzaien) edo polizia ustelduen inguruan ikusi ditugun mila lanen zaporea. Momentu batzuetan pastiche ulergaitza otu zait. Hala ere Tropa de Elitek Berlingo Urrezko Harza irabazi zuen.(!)

Nascimiento kapitaina eta bere eliteko troparen ingurukoak faszismoari kantu bat dirudizkit. Tropa honetakoak ez dira polizia ustelak, baina lehenengo tiro egin eta gero galdetu egiten dute, eta galdetzeko duten sistema berezi samarra da: plastikozko poltsa bat buruan jarri eta kolpeka hastea. Agian batek esango du faveletako lege-hausteak, hilketak eta droga salmenta gelditzeko modu bakarra dela: salbuespen egoeren aurrean, salbuespen neurriak behar direla, hain zuzen ere. Eztabaidarako beta emango digu beraz lan honek.

Bi burutapen bukatzeko: Lehenengoa Brasilgo klase desberdinen artean dagoen banaketa sozioekonomikoa eta fisikoa. Imaginaezina dirudi baina guztiz erreala tamalez. Bigarrena, porroa erretzen duten erdi edo goi mailako gazteei favelen biolentzia bultzatzea egozten die polizia batek, hauek favelako gaizkileak bezain errudunak omen dira pertsonaia honen ustetan. Gai mamitxuak garai batean egiten ziren zine-forum baterako.