2010/02/07

Beldurra pasatu nahi?


Jennifer´s body: Gazteentzako terrorezko pelikula hau umorez beteta dago eta generoaren konstanteak mantentzen badituen arren ez da batere aspergarria egiten. Batek esango du Megan Fox ateratzen delako esaten dudala azken hau... ba...bai! Gomendioen saskian baina generoa gustuko baduzu.

Infectados (Carrier´s): Alex eta David Pastor anaiek AEBetan zuzendutako lehen filma. Argumentuan zombi, gaixotasunen eta road movien elementuak nahasten dira baina ez du ezer berririk eskaintzen. Anaien arteko harremana da gidoiko alderdirik interesgarriena. Oso ondo egina badago ere, argazkigintza aldetik batez ere, aspertu ninduela aitortu behar dut.

Arrastrame al Infierno (Drag me to Hell): Spiderman egin aurretik Sam Raimi ezaguna zen lau sosekin egindako Posesión Infernal filmeagatik eta honen arrakastak ekarri zituen ondorengoak: Terrorificamente muertos eta El ejército de las tinieblas. Azken lan honekin bere estilo eta generora bueltatzen da bereizten duen zigiluarekin: errealizazio bizkorra, plano originalak eta umore beltza, noski. Gomendagarria.