2009/05/16

WILLOW eta 80. HAMARKADAKO HAUR ETA GAZTEENTZAKO FILMEAK



Nire 5 urteko Maialentxurekin Willow ikusten ari gara bigarren aldiz. Willow Geoge Lucasek ekoiztutako pelikula da, Ron Howard-ek zuzenduta (El Codigo da Vinci, Angeles y Demonios, Una Mente Maravillosa, Apolo 13) eta Val Kilmer aktore nagusiaren papera, bere bizitzako lanik barregarriena, ez dakit nola ez zuen jarraitu bide horretatik.

Pelikularen generoa ezpatako abentura fantastikoan kokatuko nuke: printzesak, sorginak, zaldunak, trollak, ipotxak, iratxoak. Pelikula dibertigarria, paisai ederrez beteta, umora duena, pertsekuzioak, magia, garaiko efektu bereziak. Gaur egun oraindik primeran ikus daitekeen lana eta oraingo produktu asko baino hobeto dagoena.

Antzeko filme asko ikusi genituen pantaia handian 80 hamarkadan, nik zerrendatxo hau osatu dut zuen seme-alabarekin gozatzeko. Batzuk beste batzuk baino ezagunagoak egingo zaizkizue, denak gomendatzen dizkizuet nahiz eta baten bat 5 urteko haur batentzat gurasoren bati egokia ez iruditu.
  1. Willow
  2. La Princesa Prometida (Oso ona)
  3. Laberintoren Barrena (Jim Henson, Barrio Sesamoko sortzailearena eta David Bowie gaiztoaren paperean)
  4. Cristal Oscuro (Jim Hensonena hau ere)
  5. La Historia Interminable (Never Ending Story.... uuuuuuuuu)
  6. E.T.
  7. Gremlims-ak
  8. Goonitarrak
Zuena gehi dezakezue nahi izanez gero.

2009/05/10

TROPA DE ELITE


Denboralditxo batez gure zine txokoa nahiko ahaztuta izan eta gero, hemen natorkizue ikusi dudan azken pelikula aurkeztera. "Ciudad de Dios" gustatu bazitzaizuen, honakoak gai berdintsua jorratzen du eta nahiko ondo dagoela iruditzen zait, ez da kristonako pelikula baina ikusi daiteke. Brasilgo fabeletako nakortafrikoaren gaia ikutzen du, polizia "konbentzionala" (beraiek esaten duten bezala) leporaino sartuta dago mundu hontan eta Tropa de elite delakoak egiten die aurre benetan narkoei. Talde berezi honetan sartzea beraz oso zaila da, postua lortzearen bidean banan banan erortzen joaten dira aspiranteak, ahulenak, korruptoak...

Errealitatea isladatzen duen? seguraski ez dela oso urruti ibiliko
Gobernuak hontan zer egiten duen? beste alde batera begiratu SEGURU.