2009/04/27

LA CASA DE LAS DAGAS VOLADORAS (2004)



Aspalditik ez nuen mota honetako txinatar filmerik ikusten eta La Casa de las Dagas Voladorasekin txunditurik geratu naiz. Begietarako festa bat da:koloreak, argiztapena, eszenografia, koreografiak... Beste maila batean daudela ematen du, beste sensibilitate bat, beste erritmo bat... esplikatu baino ikusi egin behar da eta pantaila handian bada, hobe.

Hau gustatzen bazaizue Hero (zuzendari berberarena) eta Tigre y Dragon (2000.eko oskar saria irabazi zuena) gomendagarriak dira oso.

Bide batez esan Zhang Yimou-k, Ni uno menos lana ere zuzendu zuela (Urrezko Lehoia Venezian), azken hau 13 urteko irakasle ordezkari baten abenturatxoa kontatzen du, bere ikasle bat galdu eta bila joaten da hiri handira topatzeko. Primeran dago filmea baina, kuriosoa bada ere, estilo aldetik hasieran aipatu dudan honen antipodetan kokatzen da.

2009/04/06

SER Y TENER


Dokumental bat dugu film hau, Frantziako "eskola unitario" batean gertatutakoa. Berez oso istorio sinplea da, baina oso prozesu polita dauka. Ikasleak haur txikiak direnetik LH-ko azken urteraino irakasle berarekin egoten dira, ziklo guztietako ikasleak elkarrekin. Igual pixka bat utopikoa, edo hobe esanda irakasle guztiok nahiko genukeen egoera, baina... c'est la vie!

2009/04/04

MUNDUARI BIRA DOHAN!



"Munduari bira, doan!" euskarazko filmaren trailerra igortzen dizuet. Munduaren bira 80 egunetan klasikoaren berrirakurketa ganberro bat da. Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta dira zuzendariak. Marrazkiak Asiskorenak dira. Musika Kaki Arkarazorena, eta gidoia Edorta Barruetabeña eta Unai Iturriagarena. Estetikoki oso potentea da. Iruñean apirilaren 20an estrenatuko da, Golemetan euskaraz eta La Morean gaztelaniaz. Ikusi nahi baduzue, azkar ibili.

(Aitzol Mendiolak bidalita)