2009/02/25

STALINGRADO


Aritzek II. Munduko Guerra eta erresistentziaren gaia gogoko duela aprobetxatuz, aurreko astebukaeran ikusi nuen filmea komentatuko dizuet. Aspalditik ikusi nahi nuen pelikula hau eta Valkyria ikusi ondoren animatu nintzen eskuratzen.

Guerra Handiaren amaierako kronologia, alemaniarren ikuspegitik, pelikulen bitartez irudikatu nahi izanez gero, hau izango zen ordena: Stalingrado, Valkyria eta El Hundimiento. Hiru pelikulek merezi dute intereres historikoagatik gutxienez.

Stalingrado filme gogorra da, luze samarra (abisua), giro gaixotia iraizten du, gerraren (eta bereziki episodio honen) krudeltasuna erakusten du eta lehen aipatu dudan bezala soldadu soil horien ikuspuntutik. Batzuk suberrealistatzat jo dituzte istorio honen eskena batzuk baina zer da suberrealistagoa guda baino?

Beraz, pelikula interesgarria da gaia oso gustukua baduzue baina ez itzazue galeriarako kontzesiorik espero.

2009/02/22

RESISTENCIA


Film honekin aldiz kontrakoa gertatu zait, gutxiago espero nuen Daniel Craig-en pelikulaz, egia esan tipo honek egiten dituenak ez naute gehiegi erakartzen, baina tira, historioa interesgarria zirudien eta ikustera animatu nintzen. Bielorrusian kokatzen da, bigarren mundu gerran, familia judutar batetako anaiek nazien kontrako erresistentzia hasten dute basoan izkutatuta, pixkanaka biztanle gehiago elkartzen joango dira eta negua etortzearekin bat biziraupena gogortzen hasten da, iritzi kontrajarriak sortzen dira anaien artean...Tentsioa mantentzen du uneoro eta film entretenigarria iruditu zait. Esango didazue.

SIETE ALMAS


Film hunkigarria da Will Smith-en azkena, pelikula ona baina espektatiba handiagoak nituen, ez dakit, historio triste bat baina gehiago izatea espero nuen. Hasieran nahiko kostatu zitzaidan pelikulan sartzea eta ulertzea, agian siestatik jaiki berria nintzelako izan zen. Bukaeran malkotxoren bat eror dakizueke, beraz prestatu kleenex-ak,jeje

2009/02/21

SLUMDOG MILLIONARIE



Danny Boyle zuzendari eklektikoa dela esango nuke. Genero asko ukitu ditu bere karreran eta hori dela eta pelikula arrats ezberdinak aurkeztu dizkigu: Trainspoting (Donostiako belodromoan ikusi nuena, La Playa (Di Caprio kroasanarekin), 28 días después (DVD-n oparitu zidatena eta gustuko dudana), Sunshine (erabat aspergarria) eta azken hau, Slumdog Millionarie ikusle eta kritikaren onespena izan duena.

"Quiero ser millonario" programa aitzakiatzat hartuta, gazte indiar baten bizitza kontatzen du eta, bide batez, indian bizi den pobrezia egoera erakusten du, dokumental moduan baino, bideoklip erritmoaz.

Bisualki oso indartsua da pelikula, koloretsua, fotografia eta argiztapen zaindua oso. Beraz begietarako espektakulu bat da. Soinu banda ere potentea dugu eta pelikulan berebiziko garrantzia duela pentsatzen dut. Pelikula baditu momentu gogorrak baita horiek leuntzeko umorea ere, orain, ez da filme apurtzailea estetika edo narrazio aldetik, ezta denuntziako filmea ere.

Amaierako sorpresa (sorpresa?) bat gordetzen digu zuzendariak denok poz-pozik etxera joateko. Behar al zuen fimeak? Zuek esango duzue.

2009/02/20

PERSÉPOLIS


Oraingoan komiki baten filmea gomendatzen dizuet. Berez filmea ez da beste munduko ezer, baina mezua bai.

Neskatxa iraniar baten istorioa, (Marjane Satrapiren autobiografia da) eta aldaketa sozial baten istorioa kontatzen du.

Oso sinplea, oso ona.

2009/02/16

EL TRUCO DEL MANCO


Ez da sekulako pelikula baina ongi dago. Auzo txiro batean kokatzen da. Bertako gazte batzuk hip-hop talde bat dute eta proiektu bat buruan. Aurrera eramaten saiatzen dira, bidean arazo dexente pasatzen dituzte; drogak, alkohola, delinkuentzia... eta bukaeran... Ikusi beharko duzue! Komentatu beharra dago gazte talde honek benetan hip-hop talde bat duela, "La excepción" izenekoa. Madrilgo paaaayoooo kuadrila bat. Artista batzuk dira! Nik pelikula baino lehen terrack packen edo hor ikusi nituen. Abeslariak ezintasun bat dauka, baina ederki abesten du! Entretenigarria. Hemen bideotxo bat Antonio Carmona gitarran dela!

2009/02/09

NOVIEMBRE


Antzerki talde baten historia kontatzen da film hontan. Beraien antzerkia ulerzeko modua eszenatokitik haratago dihoa, kalera ateratzen dute beraien ikuskizuna, jendearekin aurrez aurre topo eginez. Probokatzaileak, gizarte mailako protestak, aktuazio extremoak... ez dago limiterik, denak balio du baldin eta ikusleak ikuskizunaren parte izaten bukatzen badu, beraien sentimenduak espresatzen badituzte...

Aitortu behar dut nire filmik gustokoetarikoa dela Achero Mañas-en hau. Pentsa, pasa den ihauteritan, kuadrillako hiru pertsonaia hauetaz mozorrotu ginen! jaja, bat, deabrutxoz, eta beste bi pailazoz, argazkiak beste egun baten! jaja

Ikusi ikusi, ez zarete damutuko!

Trailerra hemen

THIS IS ENGLAND


2007. British Independent Film Awards: Best Film. Drama eta Komedia. 80ko hamarkadan, udako oporretan. 12 urteko mutil gazte bat dugu protagonista, Shaun. Aita hil berri zaio Malvinetako gerran eta herriko skindheads nagusiekin elkartzen hasten da. Momentu horretan bere lehenengo jaiak, neskak eta Dr. Marteens botak ezagutzen ditu. Ez da skinheads-i buruzko beste pelikula bat, benetan gomendagarria. Esango didazue...

LA CLASE



Irakasle guztiek ikusi beharrekoa. Beno, eta irakasle ez direnentzat ere... Film erabat errealista, Pariseko institutu bateko eguneroko bizitza azaltzen diguna. Gela bateko eguneroko bizimodua azaltzen digu filmak, gaur egun Frantziako gizartean aurki ditzakegun arraza, bizimodu, pentsaera, familia, errealitate... ezberdineko gazteak elkartzen diren ikasgela batean. Goraipatzekoa irakaslearen lan eta gogoak, denek ikasi eta ikasteko gogoa izan dezaten. Ikasleen papera ere oso ona, kontuan izanik ez direla aktoreak, ikasle errealak baizik. Nik film osoa aho zabalik pasa nuen, zer pentsatua ematen du eta asko ikas dezakegu. Frantziako institutuetan egunerokoa izaten da hau, eta gure ikastetxeetan ere gero eta nabariagoa da horrelako egoera. Nork daki, agian gure Ikastola ere horrelakoa izatera iritsiko da! Pozgarria izango litzateke, ez da ala? Hori bai, ziur nago gu prest egongo ginatekela horrelako egoera bati erantzun egokia emateko eta beti bezala kalitatezko hezkuntza bermatzeko!

2009/02/08

AUSENTES



Kritika txar ugari jaso zituen pelikula bere garaian eta seguru takila aldetik "ausentzia" ugari izango zituela. Daniel Calpasororen azken aurreko lana da. Duela gutxi telebistan botatako El Castigo izeneko 2 kapituluko telesail arrakastatsuaren zuzendari berbera, azken hau, portzierto, oso ongi grabatuta zegoela iruditu zitzaidan eta izandako audientziaz, 5.000.000 ikusle, poztu nintzen.

Ausentes beldurrezko thriller bat da, generoko pelikula bat hain zuzen ere. Bere alde gauza asko esan daitezke. Ez du espainako filme bat ematen. Berdin-berdin graba zitekeen Californian, hango aktore ospetsurekin eta ez ginateke ohartuko. Aktoreen lana ongi dago ere bai. Bestalde beldurra, tentsioa eta ezinegona sortzen du eta horrek ere meritua du, kontuan hartu estatuko filmeek pena ematen dutela normalean. :-)

Kontrako aldean gidoia jarriko nuke, baina mota honetako pelikulek hori izaten dute flojo normalean, deja vú sentsazioa duzu pelikula osoan zehar. Bestalde Jordi Molláren pertsonaia eta istorioan duen uztarketa ez zait gustatu. Baina hau alde batera utzita, genero hau gustatzen zaienentzat biziki gomendatuko nuke zine-lan hau.

2009/02/07

LA CONSPIRACIÓN DEL PÁNICO



Zine komertziala eta amerikarra gustuko dut... eta damutzen naiz askotan. Oraingo honetan ez da hala izan oso ongi pasa baitut pelikulatxo hau ikusten.

Konspirazioak, botere ikusezinak, pribatutasunaren urratzea,... gai hauekiko zaletasuna dut er eta filme honek osagai hauek ematen dizkigu, gehiegi pentsatu gabe palomitak jan (mandarinak nire kasuan) eta gaua pasatzeko.

Pelikula ez da oso originala akaso: La Red, Enemigo número uno (Will Smithena), El hombre que sabía demasiado (bukaerako eskenaz ari naiz) edo Expediente X-eko kapitulu bateko ideiak eta eszenak nahasten ditu lotsarik gabe. Baina hori da hain zuzen ere bere arrakastaren gakoa.

PARADISE NOW


Palestina eta Israelen arteko mugan kokatzen den historioa kontatzen digu pelikula honek. Palestinar errefuxiatu kanpamentu batean bizi diren bi gazte, beraien herriak bizi duen opresio egoeraz nazkatuta, eraso suizida bat antolatzen dute, azkeneko orduak baina galdera eta zalantza askokoak suertatuko zaizkie, sentimentuak, ideologia....

Pelikula gomendagarria, Palestina eta Israelen arteko gatazkara hurbiltzen gaitu, bizi duten errealitatea isladatuz eta eraso suizidak egiten dituztenen barne gatazkak erakutsiaz. Ez da pelikula "gogorra" eta arina da, tentsio eta suspentsea mantentzen ditu.

2009/02/05

VICHY, CRISTINA, BARCELONA



Edo Orozek zioen bezala Uxue, Barcina, Pamplona.

Woody Allenen azkeneko filmeak
nahiko irregularrak direla esatea topikoa bihurtu da. Azken urteotan egin dituenen artean hauek salbatuko nituzke: Misterioso Asesinato en Manhattan, Everybody says I love you eta Match Point. Beste lanen artea badira bat edo beste nahiko sinpatikoak: La Maldición del Escorpion de Jade, Scoop bera, Balas Sobre Broadway... eta azkenik kaxkarrak diren batzuk: Celebrity, Anything Else. Hau dela eta bere filme berriek ez didate aldez aurretik zirrara berezirik sortzen.

Bere azken lan hau kaxkarren taldean sartuko nuke. Pelikula txepela, graziarik gabekoa elkarrizketa hutsez beteta. Argumentuak ez du batere interesik. Aktoreak lau-lauak, Pe kenduta. Azken honek animatzen du istorioa bukaera aldera, bere papera puntu histrioniko farregarria baitu, baina ez dakit nola irabaz daiteke Goya edo Oscar bat horren paper laburra izanda. ???

Salba daiteke zerbait? Abestia agian, nahiz eta horrenbeste aldiz entzun ondoren astun samarra egin, eta Bartzelona, nire Maialentxurekin Tibidabora igotzeko gogoa piztu zait.

2009/02/04

EL BAÑO DEL PAPA

Uruguayko herrixka txiro batean gertatutako historioa kontatzen da. Historio hontako familiko aita kontrabandoan aritzen dira bizikleta hartuta. Juan Pablo II -naren bisita izango dute, 50000 pertsona joan behar omen dira, diru asko irabaziko omen dute...eta herriko familia bakoitza egun hortarako bere negoziotxoa prestatzen hasten da. Zein izango ote da protagonistaren negozioa?

Pelikula ona iruditu zait, indole honetakoak gustatzen zaizkit, simpleak, historio xume eta errealitatea isladatzen duten horietakoa da, pelikula argentinar tipikoa. Bere umore puntua badu. Arazoak agian hizkuntzarekin, esaten duten guztia ulertzerako garaian.

2009/02/02

ASTEAN IKUSITAKOA

Aurreko astean zine sesio ugari izan ditut, pantaila handian eta txikian, hauek dira ikusitakoak labur-labur:
  1. Tropic Thunder: Komedia exageratua, Hollywoodeko industriaz eta, bereziki, Vietnamen inguruko filmetaz, barre egiten duena. Gustatu zitzaidan, emazteari ez.
  2. Transiberian: Bertsio originalean ikusi nuen jaisterakoan, barkatu, DVDaren hizkuntzarekin, nahastu nintzelako. Ez duzu ezer galduko ez baduzu ikusten baina ez da esaten duten bezain txarra.
  3. Michael Clayton: Oso ona. Asko gustatu zitzaidan. Michael Clooney protagonista, Tilda Swinton (Itzela bere paperean, uste dut Oscarra irabazi zuela honegatik), Tom Wilkinson (Rockanrolla-n ere paper nagusi bat duena). Gustura ikusten da eta gomendagarria ikusteko.
  4. Willow: 80. hamarkadako klasiko bat. Alabarekin ikusi nuen. Hurrengo batean komentatuko dut.
  5. Wanted: Akzioa, akzioa, akzioa... eta efektuak. Entretenigarria. Angelina Jolie-ri ipurdia ikusten zaio, honegatik bakarrik adi egongo dira batzuk, gehiago jan beharko luke.
  6. Viaje al centro de la tierra: 3Dko pelikula da eta nabaritzen da. Haurrentzat egokia, helduak aspertuta bukatuko dira.
  7. Pozos de Ambición: Oraindik dena ikusi ez dudanez hurrengo baterako utziko dugu komentarixua.
A ze betekada! Hurrengo astean nire aisia dibertsifikatu beharko dut!

EN BUSCA DE LA FELICIDAD

Ze pelikula ona, asko gustatu zitzaidan, Will Smith-en lanik hoberena esango nuke, harritu nauena izenburu hau ez dudala inoiz entzun, baina oso oso ona dela iruditzen zait.
Gainera kasualitatez ikusi nuen, Will Smith-en azkena ikusi nahi nuen "Seven pouds", eta hori jeitsi beharrean beste hau jeitsi nuen.
Familia txiro baten inguruko historia da, Estatu Batuetako errealitate gordinean, emazteak ez du egoera gehiago aguantatzen eta bere senarra eta semea utzi egiten ditu. Bi hauek nola ateratzen diren aurrera kontatzen du, erlazio hunkigarria aita -semearen artekoa, malkotxoren bat eroriko zaizue akaso...

2009/02/01

LOCK AND STOCK


Gaur ikusitako pelikula, Guy Ritchie-rena, orain gutxi ikusitako "Rocknrolla" edo denbora gehixeago duen "Snatch, cerdos y diamantes"...dira zuzendari honen beste pelikula famatu batzu.

Bere pelikulen linean, niri asko gustatu zait, gaizkileak, trapitxeoak, bere umore puntua....Pelikula gomendagarria, far batzuk botako dituzue, seguru!!!