2010/01/03

AVATAR: 3D-ko irudiak 2Dko argumentuan

Avatar heldu zaigu! Abentura eta akziodun filmeak gustuko ditut, baita James Cameronen pelikula gehienak: Teminatorrekin asko disfrutatu dut, bigarrenarekin batipat, eta baita Aliensekin ere (Alien sagako bigarrena). Titanic ikusi nuen baina bukaera nekienez, itsasontzia ondoratzen da, ez zitzaidan oso erakargarria egin gainera Celin Dione-n musika horrenbeste entzuteaz nekagarri bihurtu zait azkenean.

Kritikarekin ez naiz luzatuko. Hasteko esan, leku batzutan idatzi den bezala, pelikula askoren argumentuak eta ideiak nahasten direla honetan: Pocahontas, Bailando con lobos, La princesa Monokoke, Aliens...

Alderdi ona, bisuala. Efekto bereziak primeran daude, animazioak oso naturalak dira, akzio sekuentziak primeran eramanda daude eta orokorrean irudi eder, erakargarri eta liluragarriz beteta dago pelikula. 3D-ko sistema laguntzen du pelikularen unibertsoa magikoagoa egiten, beraz, nik formatu honetan ikustea gomendatuko nuke.

Alderdirik makalena argumentua litzateke, ez fantastikoa delako, topikoz josita dagoelako. Ikusita dugun pelikula baten aurrean aurkitzen garenaren susmoa dugulako denbora guztian. Eskena batean, adibidez, Neytiri-k arkua nola maneiatzen den erakusten dio protagonistari, momentu batean buruak hurbildu, batak besteari begiratu eta begirada lotsatia botatzen diote elkarri... originala, ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario