2010/01/18

Inglourious Basterds


Hementxe aurkezten dizuet Tarantino handiaren azkeneko filma. Uste nuen zuek komentatutako pelikula zela, baina ez dut topatu gure kritiken artean, beraz, niri dagokit egitea. Nik ikusitako Tarantinoren azkenekoa DEATH PROOF izan zen, eta aitortu beharra daukat guztiz liluratuta utzi ninduela, agian ez nuelako espero horrelako filme bat ikustea. Dena den, azkeneko Tarantinada hau mundiala iruditu zait. Oraingoan banekien zer motatako filmea izango zen, baina hala ere, aurrekoa baino askoz ere gehiago gustatu zait. Pelikula luzea da, baina konturatu gabe denbora aurrera doa, badirudi hori gertatzen denean filmea gustuko duzularen seinale dela...
Alemaniak Frantzia okupatzen duen lehenengo urtean kokatzen da pelikula. Puntu gogorrak ditu, baina humorea ere nabaria da. Naziak juduen kontra eta...juduak nazien kontra...
Aktore bikainak topatzen ditugu, Christoph Waltz "Hans Landa" koronela bezala batez ere gustatu zait (filmean gaiztoa izatea tokatu zaio, baina horren ondo egin du "sindrome de estocolmo" pixka bat sentitu dudala ere, jeje) . Bestalde, Brad Pitt. Egia esan, ni ez naiz oso Brad Pitt zalea, baina bikain ibili da hemen.
Merezi du ikusteak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario