2009/02/09

LA CLASE



Irakasle guztiek ikusi beharrekoa. Beno, eta irakasle ez direnentzat ere... Film erabat errealista, Pariseko institutu bateko eguneroko bizitza azaltzen diguna. Gela bateko eguneroko bizimodua azaltzen digu filmak, gaur egun Frantziako gizartean aurki ditzakegun arraza, bizimodu, pentsaera, familia, errealitate... ezberdineko gazteak elkartzen diren ikasgela batean. Goraipatzekoa irakaslearen lan eta gogoak, denek ikasi eta ikasteko gogoa izan dezaten. Ikasleen papera ere oso ona, kontuan izanik ez direla aktoreak, ikasle errealak baizik. Nik film osoa aho zabalik pasa nuen, zer pentsatua ematen du eta asko ikas dezakegu. Frantziako institutuetan egunerokoa izaten da hau, eta gure ikastetxeetan ere gero eta nabariagoa da horrelako egoera. Nork daki, agian gure Ikastola ere horrelakoa izatera iritsiko da! Pozgarria izango litzateke, ez da ala? Hori bai, ziur nago gu prest egongo ginatekela horrelako egoera bati erantzun egokia emateko eta beti bezala kalitatezko hezkuntza bermatzeko!

3 comentarios:

  1. "...ziur nago gu prest egongo ginatekela horrelako egoera bati erantzun egokia emateko eta beti bezala kalitatezko hezkuntza bermatzeko!..." hori da ta hitzeitea! jeje

    bai, pelikula honen inguruko kritika oso onak entzun ditut, fultxokin hau zineman ikusteko gelditu ginen, agian hurrengo klaustro puntuan sartuko dugu, irakasle guztiok joan beharra! jeje

    ResponderEliminar
  2. Bai, Itziarrek Txontxu Kanpos edo Carlos Perez-Nievas dirudi. Diskurtsoren bat prestatzeko fitxatu beharko dut.

    Nik La Clase ikustera joan nahi dut, joan nahi dut, joan nahi dut, joan nahi dut. Ea asteazken honetan...

    ResponderEliminar
  3. benga bai, asteazken hontan hitzordua, irakasle guztiei zabalduko diegu deialdia,denok La Clase ikustera! gure ikastolaren etorkizuna dago jokoan! kar, kar

    ResponderEliminar