- Tropic Thunder: Komedia exageratua, Hollywoodeko industriaz eta, bereziki, Vietnamen inguruko filmetaz, barre egiten duena. Gustatu zitzaidan, emazteari ez.
- Transiberian: Bertsio originalean ikusi nuen jaisterakoan, barkatu, DVDaren hizkuntzarekin, nahastu nintzelako. Ez duzu ezer galduko ez baduzu ikusten baina ez da esaten duten bezain txarra.
- Michael Clayton: Oso ona. Asko gustatu zitzaidan. Michael Clooney protagonista, Tilda Swinton (Itzela bere paperean, uste dut Oscarra irabazi zuela honegatik), Tom Wilkinson (Rockanrolla-n ere paper nagusi bat duena). Gustura ikusten da eta gomendagarria ikusteko.
- Willow: 80. hamarkadako klasiko bat. Alabarekin ikusi nuen. Hurrengo batean komentatuko dut.
- Wanted: Akzioa, akzioa, akzioa... eta efektuak. Entretenigarria. Angelina Jolie-ri ipurdia ikusten zaio, honegatik bakarrik adi egongo dira batzuk, gehiago jan beharko luke.
- Viaje al centro de la tierra: 3Dko pelikula da eta nabaritzen da. Haurrentzat egokia, helduak aspertuta bukatuko dira.
- Pozos de Ambición: Oraindik dena ikusi ez dudanez hurrengo baterako utziko dugu komentarixua.
2009/02/02
ASTEAN IKUSITAKOA
Aurreko astean zine sesio ugari izan ditut, pantaila handian eta txikian, hauek dira ikusitakoak labur-labur:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
A ze maratoia aurreko astekua, portzierto, trampa pixkat einzu eh, pelikula bakoitzak bere argazki ta komentariyua izan behar zuen eh...bueno, bueno,
ResponderEliminarEman duzun lista hortatik ikusi ditudanetatik "Pozos de ambicion" da gehien gustatutakua, niri pelikula oso ona iruditu zitzaidan. Michael Clayton-ena ere ondo dago.
Wanted apuntatzen dut, kar, kar...
ResponderEliminar