2009/02/02

EN BUSCA DE LA FELICIDAD

Ze pelikula ona, asko gustatu zitzaidan, Will Smith-en lanik hoberena esango nuke, harritu nauena izenburu hau ez dudala inoiz entzun, baina oso oso ona dela iruditzen zait.
Gainera kasualitatez ikusi nuen, Will Smith-en azkena ikusi nahi nuen "Seven pouds", eta hori jeitsi beharrean beste hau jeitsi nuen.
Familia txiro baten inguruko historia da, Estatu Batuetako errealitate gordinean, emazteak ez du egoera gehiago aguantatzen eta bere senarra eta semea utzi egiten ditu. Bi hauek nola ateratzen diren aurrera kontatzen du, erlazio hunkigarria aita -semearen artekoa, malkotxoren bat eroriko zaizue akaso...

2 comentarios:

  1. "Jaistea" esaten duzunean "DVD-n ikustea" esan nahi duzu, ezta?
    Ez dut pelikula ikusi eta gai melankoliko-eztitsuak ez dira nire gustukoenak baina apuntatuko dut nire emaztearekin ikusteko...

    ResponderEliminar
  2. ez da "pastelada", oso arina da, aita eta semearen artean, egoera hain gogorretan sortzen den erlazio polita da hunkitzen zaituena, mariarekin ikusi, ez zara damatuko...
    ah! bai, jeitsi egin nuen, Aresetik, eta ordenagailuan ikusi,nahiko mixeria bai,jaja

    ResponderEliminar