2009/02/05
VICHY, CRISTINA, BARCELONA
Edo Orozek zioen bezala Uxue, Barcina, Pamplona.
Woody Allenen azkeneko filmeak nahiko irregularrak direla esatea topikoa bihurtu da. Azken urteotan egin dituenen artean hauek salbatuko nituzke: Misterioso Asesinato en Manhattan, Everybody says I love you eta Match Point. Beste lanen artea badira bat edo beste nahiko sinpatikoak: La Maldición del Escorpion de Jade, Scoop bera, Balas Sobre Broadway... eta azkenik kaxkarrak diren batzuk: Celebrity, Anything Else. Hau dela eta bere filme berriek ez didate aldez aurretik zirrara berezirik sortzen.
Bere azken lan hau kaxkarren taldean sartuko nuke. Pelikula txepela, graziarik gabekoa elkarrizketa hutsez beteta. Argumentuak ez du batere interesik. Aktoreak lau-lauak, Pe kenduta. Azken honek animatzen du istorioa bukaera aldera, bere papera puntu histrioniko farregarria baitu, baina ez dakit nola irabaz daiteke Goya edo Oscar bat horren paper laburra izanda. ???
Salba daiteke zerbait? Abestia agian, nahiz eta horrenbeste aldiz entzun ondoren astun samarra egin, eta Bartzelona, nire Maialentxurekin Tibidabora igotzeko gogoa piztu zait.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Bai, egia esan ni ere Woddy Allen zalea naiz, baina azken aldian "Match Point" kenduta,ez du ganorako pelikulik egin. "Granujas de medio pelo" da gustatzen zaidan bere beste pelikula bat, honek baditu urte batzu.
ResponderEliminarPelikula honi buruz ez dut kritika oso onik entzun,sortutako ikusminaren ondoren dezepzioa izan dela dirudi. Ez daukat pelikula ikusteko intentzio gehiegirik, agian Scarlet eta Pe ikustearren....edota Bartzelonan zehar turismoa egiteko...