2009/02/08

AUSENTES



Kritika txar ugari jaso zituen pelikula bere garaian eta seguru takila aldetik "ausentzia" ugari izango zituela. Daniel Calpasororen azken aurreko lana da. Duela gutxi telebistan botatako El Castigo izeneko 2 kapituluko telesail arrakastatsuaren zuzendari berbera, azken hau, portzierto, oso ongi grabatuta zegoela iruditu zitzaidan eta izandako audientziaz, 5.000.000 ikusle, poztu nintzen.

Ausentes beldurrezko thriller bat da, generoko pelikula bat hain zuzen ere. Bere alde gauza asko esan daitezke. Ez du espainako filme bat ematen. Berdin-berdin graba zitekeen Californian, hango aktore ospetsurekin eta ez ginateke ohartuko. Aktoreen lana ongi dago ere bai. Bestalde beldurra, tentsioa eta ezinegona sortzen du eta horrek ere meritua du, kontuan hartu estatuko filmeek pena ematen dutela normalean. :-)

Kontrako aldean gidoia jarriko nuke, baina mota honetako pelikulek hori izaten dute flojo normalean, deja vú sentsazioa duzu pelikula osoan zehar. Bestalde Jordi Molláren pertsonaia eta istorioan duen uztarketa ez zait gustatu. Baina hau alde batera utzita, genero hau gustatzen zaienentzat biziki gomendatuko nuke zine-lan hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario