2009/02/21

SLUMDOG MILLIONARIE



Danny Boyle zuzendari eklektikoa dela esango nuke. Genero asko ukitu ditu bere karreran eta hori dela eta pelikula arrats ezberdinak aurkeztu dizkigu: Trainspoting (Donostiako belodromoan ikusi nuena, La Playa (Di Caprio kroasanarekin), 28 días después (DVD-n oparitu zidatena eta gustuko dudana), Sunshine (erabat aspergarria) eta azken hau, Slumdog Millionarie ikusle eta kritikaren onespena izan duena.

"Quiero ser millonario" programa aitzakiatzat hartuta, gazte indiar baten bizitza kontatzen du eta, bide batez, indian bizi den pobrezia egoera erakusten du, dokumental moduan baino, bideoklip erritmoaz.

Bisualki oso indartsua da pelikula, koloretsua, fotografia eta argiztapen zaindua oso. Beraz begietarako espektakulu bat da. Soinu banda ere potentea dugu eta pelikulan berebiziko garrantzia duela pentsatzen dut. Pelikula baditu momentu gogorrak baita horiek leuntzeko umorea ere, orain, ez da filme apurtzailea estetika edo narrazio aldetik, ezta denuntziako filmea ere.

Amaierako sorpresa (sorpresa?) bat gordetzen digu zuzendariak denok poz-pozik etxera joateko. Behar al zuen fimeak? Zuek esango duzue.

5 comentarios:

  1. ea gaur ikusten dudan, aurrekoan azken urteotako pelikula hoberena dela entzun nuen, bizitza aldatzen dizula... bueno, bueno, ez dut listoi handiegia jarriko bestela gero...esango dizuet

    ResponderEliminar
  2. Ez jarri listoi altuegi ez baita horrenbesterako. Hori esaten duenak ez du pelikula asko ikusi edo oraindik ez da enteratu mundua zertan datza.

    ResponderEliminar
  3. Nik ere badut ikusteko gogoa. Oskarra eraman du, hori ere zerbaitengatik izango da, ezta? (je, edo ez!) Ea aste honetan ikusten dudan...

    ResponderEliminar
  4. Itziarri gustatuko zaio seguru; Amaiari... ba ez dakit, baietz apustua egingo nuke...eta Aritzi, ziur baietz.

    ResponderEliminar
  5. kiero ser millonariooooooooooo,ez horrenbesteko ez, furgoneta batekin konformatzen naiz, eta bidaiatzeko denbora eta diruarekin eta...(joe, eskerrak gutxi eskatzen dudan)

    ResponderEliminar