2009/02/22

RESISTENCIA


Film honekin aldiz kontrakoa gertatu zait, gutxiago espero nuen Daniel Craig-en pelikulaz, egia esan tipo honek egiten dituenak ez naute gehiegi erakartzen, baina tira, historioa interesgarria zirudien eta ikustera animatu nintzen. Bielorrusian kokatzen da, bigarren mundu gerran, familia judutar batetako anaiek nazien kontrako erresistentzia hasten dute basoan izkutatuta, pixkanaka biztanle gehiago elkartzen joango dira eta negua etortzearekin bat biziraupena gogortzen hasten da, iritzi kontrajarriak sortzen dira anaien artean...Tentsioa mantentzen du uneoro eta film entretenigarria iruditu zait. Esango didazue.

4 comentarios:

  1. Bigarren mundu gerrako zenbatgarren filma da hau? Baina berdin zait, ni ikustera joango naiz eta! Jeje!

    ResponderEliminar
  2. Ba nik badaukat honelako bat komentatzeko... beraz agian blogari II. Munduko Gerrako Filmen bloga jarri beharko diogu izenburua.

    Honen ildoko bi pelikula aipatuko ditut: Flame and Citron danimarkarra eta El Libro Negro (herbeeretarra baina oso zuzendari famatua duena: Paul Verhoeven, Robocop eta Instinto Básico, besteak beste, zuzendu zuena) Azken hau gustatu zitzaida eta oso ongi baloratua izan zen bere garaian eta oskarretako izendatua izan zen; El Laberinto del Faunok irabazi zuen urte horretan.

    ResponderEliminar
  3. "flame and citron" zer moduz fultxo?

    ResponderEliminar
  4. Nik ez dut ikusi, DVD-an atera arte ez dut jaitsi behar.

    ResponderEliminar